SEKUENTZIA DIDAKTIKO DIGITALA

FRUTEN HIZTEGI DIGITALA

DATU OROKORRAK:
 

Sekuentzi didaktiko hau, 2009-2010.ikasturtean burutuko da, Haur Hezkuntzako 2.zikloko 5 urteko 20 haurrekin. Proiektu hau, bi astetan burutzekoa izango da.
Curriculum-ean  gure proiektuak duen kokapena honako hau da:
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

12/2009 DEKRETUA, Urtarrilaren 20koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntza horiek ezartzen dituena.


NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA
1.BLOKEA: NORTASUN PERTSONALA SORTZEA
·  Inguruko pertsonekin harreman afektibo egokiak bilatzea eta ezartzea.
·  Gizarte-harremanetako oinarrizko arauak ohiko jokabidean integratzea.
2.BLOKEA: ONGIZATE PERTSONALA ETA EGUNEROKOTASUNA
·  Helduen laguntzarekin, lankidetzan aritzea eta parte-hartzeko interesa izatea eguneroko eginkizunak gauzatzen.

INGURUAREN EZAGUERA.
1.BLOKEA: INGURUNE FISIKOA: ELEMENTUAK, HARREMANAK ETA NEURRIA.
·  Objektuen eta materiaren zenbait berezitasun bereiztea: kolorea, itxura, antzekotasunak eta aldeak hautematea.
·  Ezaugarriak (tamaina, kopurua…) eta ezaugarrien mailak (gutxi , asko , txikia, ertaina , handia …) identifikatzea.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
1.BLOKEA: HITZEZKO HIZKUNTZA. ENTZUTEA, HITZ EGITEA ETA BERBETAN ARITZEA.
·  Ahozko testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak, ipuina abestiak, errimak, atsotitzak, asmakizunak…
·  Eguneroko egoeretako helduen eta beste haur batzuen komunikazio asmoak ulertzea.
·  Ohiko komunikazio-egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea.
·  Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea.
·  Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea, komunikatzeko, informatzeko eta      gozatzeko bide gisa.
·  Hizkuntza idatziko hainbat euskarri gero eta modu autonomoagoan erabiltzea, besteak beste liburuak, aldizkariak, egunkariak, ordenagailuak, horma irudiak, etiketak…
2. BLOKEA: IKUS ENTZUNEKO HIZKUNTZA ETA INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK.
·Tresna teknologikoak erabiltzen hastea; besteak beste, ordenagailua,  soinu eta irudi erreproduzitzaileak edota kamerak, irakaskuntza eta komunikazioa errazteko tresna baitira.
· Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak behar bezala eta modu esanguratsuan erabiltzeko beharraz jabetzen joatea.
  

Gaitasunei dagokionez, afektibo soziala, komunikatiboa eta kognitiboa landuko ditugu.
Afektibo sozialari dagokionean, talde lana bultzatuko da eta beraz, guztien partehartzea ahalbidetuko da. 
Gaitasun komunikatiboan esaterako, elkarrizketa landuko da, talde handi zein txikietan. Honetan, arauak ere lantzen direla esan dezakegu, txandak errespetatzearena esaterako.Teknologia berrien erabilerari dagokionez ere, komunikatzeko beste modu bat ezagutzeko aukera emango diegu, partehartze aktiboa bultzatuz.
Azkenik, gaitasun kognitiboari dagokionez, adin honetan irakurketa eta idazketa prozesuan hasi berriak direla kontuan hartuz, hiztegi sinplea eta letra larriaz idatzitako ariketak proposatuko ditugu.

Proiektu honetan behar diren baliabideak honako hauek dira: Arbel elektronikoa, interneta, fruta denda, argazki kamera, usb edo konexio kablea, ordenagailuaren teklatua, fitxa eta inprimagailua.


Ikaslearen eta irakaslearen jarrerari dagokionez, irakasleak ikaslearen jarrera aktiboa eta partehartzailea izan dadin ahalbidetuko du eta horretarako bere jarrera ere, partehartzailea, aktiboa, sortzailea...izan behar da. eta laguntzeko prest ere egon beharko da.

 

HELBURUAK 


OROKORRA:
-
Frutak eta beraien ezaugarriak ezagutzea, hiztegi digital bat sortuz.

1).Fruta bakoitza, dagokion irudi, izen eta ezaugarriekin identifikatu eta erlazionatzea.
2).Fruten hiztegi digitalari erabilgarritasuna ateratzea.


IKASLEEN ABIAPUNTUA

Aldez aurretik, ikasleen ezagutza maila zein den jakitea beharrezkoa da.Horrela, gaia, beraiek dakitenetik abiatuta hasiko gara lantzen eta ez da hain errepikakorra izango.Horretarako, lehenengo jardueran, Voki programa erabiliz, asmakizun batekin hasiko gara. Hemen, elkarrizketa bat bideratzen ahaleginduko gara eta horrela haurrek, gaiarekiko dituzten aurrezagutzak zeintzuk diren jakingo dugu. Elkarrizketa hau bideratzeko galdera posible batzuk aldez aurretik pentsatuta eramatea komeni da.Hona hemen galdera posible horiek:

-Zenbat fruten izenak ezagutzen dituzue?
-Zeintzuk dira Euskal Herrian lantzen diren frutak?
-Nola deitzen da sagarrak ematen dituen zuhaitza?
-Ba al dakizue ze edari egiten diren fruituekin?
-Zein da gustuko duzuen fruitua?
-...

HAURREN JAKINAHIA PIZTU
Fruituak gaitzat hartuta, jarduera ugari burutu ditugu gero haurrekin ikasgelan egiteko. Jarduera hauek dinamikoak izango dira, beraien arreta bereganatzeko, motibazioa pizteko, ... Haurren jakinahia piztea, batez ere, hasierako jardueretan egingo landuko dugu. Hemen,baliabide desebrdinak erabiliaz, Voki programa, kamera digitala, arbel elektronikoa...Vokiarekin esaterako, ez ohiko programa bat denez, eta klasea emateko guztiz desberdina den era bat denez, haurrak arreta handia jarriko dute eta partehartzea ere handiagoa izango da.

JARDUERAK

1.JARDUERA
Irakaslea gaian barneratzen hasiko da asmakizuna arbel digitalean jarriz eta elkarrizketa bideratuz. Jarduera hau, haurrak motibatzeko helburuarekin egin daiteke Voki programaz baliatuz eta elkarrizketa atsegin bat bideratuz.
Haurrak borobilean jarriko dira arbel digitalaren inguruan.
Elkarrizketan zehar , haurrekin egingo duten fruten liburuxka digitala eta hori egiteko emango dituzten pausuak adostuko dira. Irakasleak elkarrizketaren bidez , ohiko frutak aipatu dezaten bideratuko ditu . Aukeratuko dituzten hamar frutak , honako hauek izan daitezke : Sagarra , madaria , mandarina , laranja , banana , gereziak , marrubiak , muxika , anana eta limoia .
Proiektuaren ibilbidea zehazteaz gain, proiektuaren helmuga edota proiektua bera zertan datzan haurrekin komentatzea izango da irakaslearen betebeharra.
- Denbora : 20minutu .


2.JARDUERA: 
         Fruta denda batetara joango dira argazki kamerarekin. Bertan, fruta desberdinak ikusi, ezagutu eta aztertzeko aukera izango dute. Horretaz gain, irakaslea edota dendariarin galdera desberdinak egiteko aukera izango dute eta horrela, fruta bakoitza nondik datorren, beraien zaporea...jakin dezakete. Horretaz gain, argazki kamerarekin, aurretik adostutako frutei argazkiak aterako dizkiete. Kasu honetan, irakasleak haurrei utziko die argazkiak atera dezaten, horrela, gehiago motibatu eta interesa jartzeko modua izan daiteke.
- Denbora : 50 minutu

3.JARDUERA:
Ikasleak irakaslearekin arbel digitalaren inguruasn eserita daudela, ateratako argazkiak deskargatuko dituzte. Arbelean ikusiko dituzte tamaina handian eta fruten izenak, kolorea, jatorria eta ezaugarri desberdinei buruz hitz egingo dute guztien artean. Behin hori eginda, aurretik aukeratutako frutak sailkatuko dituzte. Horretaz gain, irakasleak ea beste ikastetxe batetako haurrei, beraien proiektuaren berri eman nahi dioten galdetuko die. Horretarako denen artean mezu elektroniko bat idatziko dute (denen artean erabaki eta irakasleak arbelean idatziko du) hainbat argazkirekin eta bidali egingo dute.
Jarduera honetan, fruten ezaugarriak landuko dituzte eta beste ikastetxera bidaltzearekin, haurrak proiektuarekin motibatzeko modua izan daiteke.
- Denbora: 35 minutu


4. JARDUERA:
Mahai eta aulkietan jarririk, fitxa bat egin beharko dute, irakasleak azalduko dielarik egin beharrekoa. Fruta desberdinen irudiak  izenarekin erlazionatu beharko dituzte. Horrela, fruta bakoitza nola idazten den barneratzen joango dira. Fitxako frutak, hiztegi digitalean agertuko diten frutak izango dira hain zuzen.
Kasu honetan, irakurketaren lehen hurbilpen bezala, irakaslearen laguntza ezinbestekoa izango da. Banakako laguntza, zein taldekakoa edota talde handian irakurri dezakete guztien artean.
Hau izango litzateke fitxa:
- Denbora: 20minutu



5.JARDUERA
 
Jarduera hau, gelako ordenagailuan egin dezakete. Haurrak binaka edota banaka jarri eta txoko horretan daudenean, irakasleak, fruten puzzle hau egitera animatuko ditu.
- Denbora: Haur bakoitzak 5 minutu inguru.
Puzzlea ikusteko
9 piezatakoa
18 piezatakoa



6.JARDUERA:
Jarduera honekin, fruten hiztegi digitala osatuko dute guztien artean. Hasieran, borobilean eseriko dira irakaslearekin batera eta guztien artean, talde bakoitzak bi fruta aukeratu beharko ditu. Behin hori eginda, taldean banan banan arbel digitalean egoteko aukera izango dute eta beste guztiak beste txokoetan egongo dira. Arbel digitalarekin dagoen taldeak irakaslearen laguntza izango du eta bertan, bi fitxa osatu beharko ditu aukeratutako frutenak. Fitxa osatzeko oinarri bat izango dute, bertan, marrazkia egin, margotu eta ezaugarriak idazteko lekua izango dutelarik.
5 urteko haurrak izanik, idazketaren eta irakurketaren lehen hurbilpen bat izango da eta beraz, irakasleak lagunduko die, edota berak idatzi eta kopiatu egin beharko dute. Lauko taldeak izango direnez, denek egin beharko dute zerbait eta beraz, irakasleak denen parte hartzea bultzatu beharko du.
Behin talde batek bukatzerakoan, beste batek egingo du, horrela guztiak pasatu arte eta 10 fitxa osatu arte.
Oinarri gisa izango dutena:

- Denbora: 20-30minutu talde bakoitzak


7.JARDUERA:
 
Jarduera honetan, egindakoa ikusi eta berari buruz hitz egingo dute arbel digitalaren inguruan eserita daudela. Hau da, irakasleak, arbelean guztiek taldeka egindako fitxak erakutsiko dizkiete eta banan-banan errepasatuko dute egindakoa, fitxa guztiak aztertu arte.
Horrela, haurrek, egindakoa ikusteko aukera izango dute eta hasieran jarritako helmugara iritsi direla ikusi ahal izango dute. Ez hori bakarrik,irakasleak paperean izateko aukera ere badagoela azalduko die eta gelan bertan izan dezaketela,nahi dutenean ikusi ahal izateko. Beraz, denen aurrean, inprimatu egingo du eta haurrei esku artean izateko aukera eskainiko die.

EBALUAZIOA 




KLASEKO AURKEZPENA
Kalsean egin genuen aurkezpena ikustea nahi izanez gero, egin klik hemen.