AURKEZPENA

KAIXO PIRATAK!!!

Gu, Gasteizko Irakasle Eskolan Haur Hezkuntza 3.mailan ikasten ari garen hiru ikasle pirata gara: Antxine Aristondo, Eli Berridi eta Garazi Eriz.

Gure blog hau, Teknologia Berrien ikasgaian sortu dugu eta bertan, ikusiko duzuen bezala, hainbat baliabide, iruzkin, irakurgai, jolas, .... txertatu ditugu.Guzti hauek, teknologia berriekin lotura zuzena daukate eta hezkuntzan erabilgarriak diren baliabideak dira gainera.

Haisera batean kosta zitzaigun baliabide batzuen nondik norakoak ikastea eta bertan txertatzea, baina denboraren poderioz eta behin eta berriz erabiliaz, blog txukun bat sortu dugulakoan gaude.

Batetik, hasierako orrialde honetan, hezkuntzan, haurrekin oso baliagarriak izan daitezkeen 7 bitarteko txertatu ditugu. Bitarteko hauek ezagutu, berauekin trebatu eta gerora, irakasle zein hezitzaile lanetan erabilgarri izateko asmoarekin txertatu ditugu bertan. Bitarteko hauek oso egokiak iruditu zaizkigu haurrekin lantzeko eta ikasleen ikaskuntza prozesuan oso lagungarriak izan daitezkeela uste dugu, modu berritzaile, interesagrri eta motibagarri batean gainera.

Horretaz gain, hezkuntza eta teknologia berrien inguruko sei ekarpen ere aukituko dituzu orrialde honetan. Artikulu, irudi zein bideoak dira eta guztiak gai horrekin lotura zuzena daukaten: arbel elektronikoa, ordenagailu jokoak, teknologiaren eragina ikasgelan...Oso interesgarriak iruditu zaizkigu, batez ere gaur egun teknologia berrien aurrean daukagun erronka handi honen aurrean egonik. Beraz, irakurtzera animatzen zaituztegu, honen aurrean ekarpenak eta zuek pentsatzen duzuena azaleratuz.

Beste orrialdean ostera, guk burututako Sekuenatzi Didaktiko Digitala ikusi duzue: Datu orokor, helburu, jarduerak... azalduz. Horiekin batera, Sekuentzia didaktiko hau klasean azaltzeko erabili geuen aurkezpenerako mapa kontzeptuala ere txertatu dugu.

Beraz, gure blog-a bisitatuz, goza ezazue teknologia berriez!!!
Zuen gustokoa izango delakoan eta hezkuntzan zein zuen egunerokotasunean erabilgarritasun pixka bat atera ahal baldin badiozue, aurrera!!!Erabili eta aprobetxatu!!!

Besterik gabe, eskerrik asko bisitagatik eta ondo izan!!!

0 Response to " "

Publicar un comentario