BOST URTEKO HAURRAK MEZU ELETRONIKOAK IDAZTEN

Artikulua irakurri nahi baduzu, begiratu hemen.


ZERGATIK AUKERATU DUGU?
Testu honetan azaltzen den proiektua interesgarria iruditzen zaigu, modu dinamiko baten bidez ordenagailuen erabilera bultzatzen duelako eta idazketa lantzeko ere baliagarria delako. Bestalde irakasleek Teknologia Berriekin duten erronka argi azaltzen du testu honek.

LABURPENA:
Haurrentzat ordenagailua ez da tresna arraro eta berri bat; telebista bezain ohikoa baizik. Iazko ikasturtean Berritzeguneek proiektu telematiko bat bultzatu zuten non hainbat eskolatako bost urteko haurrak elkarren artean harremanetan jarri ziren posta eletronikoaren bitartez.
Gela bakoitzak peluxe bat izan behar zuen maskotatzat eta beste eskolara bidali, orduan peluxeek ekintza guztietan hartu behar zuten parte , egun bakoitzean edo aldiro haur batek etxera eran behar zuen peluxea eta hurrengo egunean zer egin zuen kontatu bere gelakideei. Haurrek argazkiak eta berriak trukatzen zituzten posta bidez, peluxeen berri emanez horrela teknologia berrietan trebatu eta idazkera lantzen zuten. Kurtso amaieran txango bat egin zuten denak elkartzeko eta gela bakoitzak bere peluxea eskuratzeko.

IRITZIA:
Oso interesgarria da proiektu hau zeren Teknologia berriak lantzea helburutzat hartuz kontu asko jorratzen dira: eskolen arteko arremana, gurasoen inplikazioa, idazketa lantzeko aukera berria... Haurrak ohartu gabe eta naturaltasun osoz Teknologietan trebatuz doaz eta beste eskola batzuetako ikasleekin harremanak egiten dituzte komunikazio sarea zabalduz. Normalean klasean ordenagailuekin erabiltzen de dinamika oso monotonoa da, irakasleak azalpenak ematen ditu eta ikasleak praktikan jarri, beti ere tentsio apur bat sortzen delarik ikasle eta ordenagailuaren artean. Era honetara haurrak irakaslearen azalpenak martxan jartzen ditu beste lagun batzuekin kontaktuan jartzeko beharrizanak bultzatuta eta argi dago berarentzat motibazioa desberdina dela eta gogotsu azaltzeko probabilitatea handiagoa dela.
Era honetako ekintzak behar dira hezkuntzan ikaskuntza aberats bat lortu ahal izateko baina ez da pratikara eramaten zeren irakaslearentzat deserosoagoa da.

INFORMAZIO ITURRIA:
http:/www.hikhasi.com

0 Response to "BOST URTEKO HAURRAK MEZU ELETRONIKOAK IDAZTEN"

Publicar un comentario