"Arbel elektronikoaren" magia Guztion helmenean dagoen berrikuntza




HIK HASI: begiratu hemen

ZERGATIK AUKERATU DUGU?
Artikulu hau irakurtzerakoan interesgarria iruditu zaigu hemen jartzeko. Batetik, azken aldian gero eta leku gehiagotan jartzen ari direlako, baita gu ikasten gabiltzan eskolan ere eta bestetik, teknologia berri hauei buruz informatu beharra daukagula uste dugulako, alde onak eta txarrak ikusiz eta ondorioak ateraz. Gainera, mundu erreala eta eskolakoa zuzenki eta hertsiki bat eginda daude, irudien mundua eta hitzen mundua hain zuzen.

IRITZIA:
Artikulu honek, kultura berriak, prestakuntza, baldintza eta tresna teknologiko berriak exigitzen dituela esaten du. Horregatik, hezkuntza maila guztietan, aldaketa progresibo eta sakonak eman dira eta ematen ari dira arlo guztietan.
Aldaketa guzti horietara egokitzeko izugarrizko ahalegina egin beharra dauka irakasleak gero ikasleei erakutsi ahal izateko.

Oraingo egoerak argi uzten du baldintza egokiak izanez gero, bide onetik joango direla; eta aitzitik, baldintza horiek gabe, gauzak bide okerretik joango dira. Hau da, kalitatezko irakaskuntza bat emateko ezinbesteko faktoreak behar dira eta hortietako batzuk ez izateak eragozten die askotan ikastetxe batzuei egoera berri horiekin aurrera jarraitzea. Horregatik, ikastetxe guztietan aplika daitekeen proposamen bat agertu da ikastetxeetan. Gaur egun geroz eta gehiago erabiltzen ari diren proposamen bat: "Arbel Elektronikoa".

Sistema teknologiko bat da, internetera konektatuta dagoen multimedia ordenagailu batez eta kanoi elektroniko batez osatua. Gelako agerian dagoen leku batean arbel edo pantaila zuri baten gainean irudiak proiektatzeko balio du.

Dagoeneko ikastetxe guztietan dago, askotan bai behintzat. guk gure inguruan esaterako ikusi dugu dagoeneko eta egunerokotasunean erabiltzen dute gainera. Hau da, ikastetxeetan eta baita unibertsitatean ere ikusi dugu arbel elektroniko hau.
Beraz, lehen aipatu dugun bezala, teknologia berriak eskolan sartzeak, irakasleen prestakuntza eta aholkularitza etengabea esaktzen du, prestakuntza eta jarraipenerako bilera eta mintegiak...
Uste dugu, askotan ikastetxe batetan aurrerapen teknologiko berriak jarri behar badira, lehenengo prestakuntza minimo bat jaso beharko luketela erabiltzaileek. Ez hori bakarrik, prestakuntza minimo horretaz gain, poliki-poliki erabilpen ona emateko gai izatera eramango dituen formazioak jaso beharko dituztela ere ikusten dugu.
Honek guztiak, ikasleen arreta eta motibazioa areagotzen du, hauen zeregina aktiboagoa da, irakasleen autoestimazio profesionala handitu egiten da,...

Honekin lotuta, aipa dezakegu, gaur egungo haurrak ordenagailuari edota mundu birtualari oso lotuta hazten direla eta beraz, eskola eta kalea lotuta baldin badaude, ezin diegu dauden teknologia aurreratu guzti horiek barik, liburu sorta bat eskaini ikasi dezaten. Horrek ez die dagoeneko motibatzen eta beraz, ez dute ikasteko balio. Horregaitik, uste dugu, arbel elektroniko hauek motibagarriagoak direla.

Hala eta guztiz ere, guztiak bezala, bere alde txarrak ere baditu. Hau da, egia da eskolak egokitu egin behar direla egungo gizarte eta egoerara. Baina, baliabide ekonomikoak ere beharrezkoak dira horrelako aldaketa batetarako. Eta zer esanik ez, ikastetxe batean 10 arbel inguru baino gehiago baldin badaude eta guztiak aldatu nahi baldin badira. Horregaitik, argi ikusten da, teknologia munduan aurrerapenak oso bizkor ari direla gertatzen eta baliabide ekonomiko eskasagatik, hezkuntza alde horretatik atzean ari dela gelditzen, aurrera pausoak egiten ari den arren poliki-poliki.

INFORMAZIO ITURRIA:
www.hikhasi.com

0 Response to ""Arbel elektronikoaren" magia Guztion helmenean dagoen berrikuntza"

Publicar un comentario