ANIMALIAK (Scratch)

Conoce más sobre este proyecto

Internet bidezko programa bat da.Programa honek grafikoak ditu eta haur eta helduentzako erabilgarria izan daiteke.

BITARTEKO HEZITZAILEA:

HELBURU HEZITZAILEA:

Espresioa lantzeko programa egokia da. Hau da, haur eta gaztetxoek, beraien ideiak modu sortzaile batean espresatzeko programa bat da. Aldi berean, pentsamendu logikorako eta ikaskuntzarako oso egokia da.Beraz, hau ikusirik esan genezake, scratch arekin, irakasleek hainbat ekintza egin ahal izango dituztela helburu desberdinekin. Hots, ikasleei gai bat irakasteko adibidez, erabilgarria izan daiteke programa hau.Gainera, oso motibagarria izango da haurrentzat eta ikaskuntza esanguratsua eman dadin ahalbidetuko du.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:

Haur eta gaztetxoek programa honen bidez, hainbat gaitasun landu ahal izango dituzte.Besteak beste, pentsamendu logikoa lantzeko oso egokia da.Izan ere, hainbat ariketa prestatu ahal dira haurrentzat eta haueklogika erabiliz, erantzuna bilatu beharko diete logikazko ariketa hauei.
Baita ere, lehen aipatu dugun bezala, ikaskuntzarako oso erabilgarria da scratch programa.Izan ere, hainbat gai lantzeko aukera ematen digu.Adibidez, irakasleak gai baten azalpena ahoz eman ondoren, programa hau erabili ahal du haurrei ariketa desberdinak proposatuz.

NORI ZUZENDUA:

Programa hau batez ere haurrei zuzendua dago . Baina, gaztetxoenentzat ere oso erabilgarria izan daitekeelakoan gaude.

ABANTAILAK:

Programa honek dituen abantailei dagokienez, esan genezake, logika lantzeko hainbat baliabide eskaintzen dizkiola haurrari. Bestetik, lehen aipatu bezala, gai desberdinak lantzeko erabilgarria ere bada.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

-Ordenagailua.
-Interneterako konekxioa.
-Scratch programan erregistratzea.

BITARTEKO TUTORIALA:

ERABILPENAREN AZALPENA: Egin klik hemen

KLASEAN NOLA ERABILI:

Scratch programa gai desberdinak era dibertigarri batean lantzeko erabili daiteke. Jolas eran erabili daiteke, hizkuntza, matematikak...edozein atal landuz motibatzeko eran.

BITARTEKO GRAFIKOAK:

Scratch programa

IKASTEKO BALIABIDEAK:

1. baliabidea: ikusi hemen
2.baliabidea: ikusi hemen
3.baliabidea: ikusi hemen

BEHARREZKO BALIABIDEAK:

Ordenagailua, interneta (scratch programa) eta programa osatzeko beharrezko baliabideak.

0 Response to "ANIMALIAK (Scratch)"

Publicar un comentario